ELAk deituta, langileak kalera atera dira berriro eta berriz ere eskatu dute Gipuzkoan ez aplikatzea ehungintzaren eta oinetakoen sektoreko kate komertzial handien Estatuko hitzarmena.
Gipuzkoako ehungintza eta oinetakoen merkataritzan hamahirugarren greba egunak jarraipen zabala izan du, eta, ondorioz, sektoreko denda batzuek itxi behar izan dute: Oysho Centro, Garbera eta Txingudiko H&M, Parfois Garbera, Intimissimi Garbera, Urbilgo Tezenis eta Garbera. Gainera, itxiera partzialak izan dira Zara Home Urbil, Fifty, Guess eta t Kracken. Bestalde, denda itxi ez duten arren, Zara Home Centron eta Massimo Duttin ere greba egin dute.
ELAk eskatu du Gipuzkoan ez aplikatzea Madrilen negoziatzen ari diren marka komertzial handien estatuko lehen hitzarmena, horrek ekarriko lukeelako borroka sindikalari esker lortutako lan baldintzak galtzea.
Marka komertzial handiek bat egin dute, eta 2023an patronal berri bat osatu zuten, ARTE izenekoa. Horren bidez, sektorerako Estatuko lehen hitzarmenaren negoziazioa bultzatu dute, Estatu mailako lan baldintzak homogeneizatzeko.
ELAk adierazi du mobilizazioekin jarraituko duela Gipuzkoa estatuko hitzarmen horren aurrean blindatu arte.