Jaso Tower Cranes (Idiazabal, Gipuzkoa) enpresako langileek 8 greba egun egingo dituzte irailean, enpresak iragarritako zortzi kaleratzeak geldiarazteko. Enpresa Batzordeak (LAB eta ELA) dio aldez aurretik hartutako erabaki bat jakinaraztera mugatu dela enpresa, "alternatiba bat negoziatzeko borondaterik gabe". Horregatik, grebara deitu dute irailaren 12, 13, 18, 19, 24, 25, 26 eta 27an, eta, konponbiderik ez badago, iraileko laugarren astean greba mugagabea hasiko dutela iragarri dute. Enpresa batzordearekin negoziatzea eskatu dute, egoerak okerrera egin baino lehen akordioak lortzeko.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.