Enpresa hitzarmen propioa lortzeko grebaren hirugarren astea hasi berri denean, Tubos Reunidos Premium Threads enpresako batzordeak (Langraiz Oka) iragarri du enpresak urratsik egiten ez badu, abuztuaren 26tik aurrera greba mugagabera joko dutela, oporrengatik enpresa itxi eta ostean.
Produkzioko langile gehienek -73 langile dira Subillabide industrialdean (Langraiz Oka) bat egin dute ELAk, CCOOk eta UGTk deitutako grebarekin. Gaur hasi da hirugarren txanda abuztuaren 2ra arte.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.