Hezkuntza Sailarekin egindako bigarren eta azken bileran, joan den urtarrilaren 11n, azarorako aurreikusitako bilera bertan behera utzi eta bi hilabete eta erdira, Sailak ez du oraindik eskola-jantokien edo eskola-garraioaren aldeko benetako apustua egiaztatzen duen daturik eman, eta zerbitzu osagarritzat jo zituen, eta zerbitzuen eskaintzaren, mantentzearen edo ordutegien erantzukizuna ikastetxeetako zuzendaritzei eta OMRei helarazi zien.
Jantokien zerbitzua indartzeko diskurtsoari eutsi dio, 7 milioi euroko kostuarekin, baina datu bakarra eman du: aurreko ikasturtean baino 17 mila mahaikide gutxiago, eskaintzarik eta egokitutako gunerik ez dagoelako.
Mahaikide gutxiago egotearen ondorioz, aldi baterako enplegu guztia suntsitu da, eta milaka langilek eskubideak galdu dituzte; izan ere, Sailaren errefortzu-kontratuak izenekoak bete dituzte, baldintza txikiagoekin, behin-behineko kontratuekin eta lanaldi txikiagokoekin, Sailak zentro publikoetan ezarrita duen ohiko ratioa aplikatuta. Baina ratioak ezarrita ez dituzten ikastetxe itundu edo pribatuek?.
Eskola-garraioan ez da inolako neurririk hartu, ez dago gutxieneko protokolorik. %100eko edukiera, maskara 6 urtetik aurrera erabiltzea.
Sailak 180 milioiko hornidura du ikasturte honetarako eskola-jantokietarako. Mahaikideen jaitsieraren, ratioen aplikazioaren, enplegu finkoaren eta behin-behinekoaren suntsipenaren aurrean, hornidura horretatik zenbat ez den gastatuto ez du mahai gainean jarri.
ELAk benetako neurri mintzatuak eta negoziatuak eskatzen jarraitzen du, zerbitzuen eskaintza, segurtasuna, kalitatea eta enpleguari eta lan-baldintzei eustea bermatzeko.
Zerbitzuen, osasunaren eta pertsonen aldeko benetako apustua eskatzen dugu, gastatu nahi ez izatearen interes bakarraren aurrean.
Â
Â