Duela bi urte, ELA sindikatuak Akademiako zuzendariari jakinarazi zion oso gertaera larriak jazotzen ari zirela XXVII. promozioa gainditu zuten ikasleen prestakuntza prozesuan. Eta, zuzendu ezean, gerta zitezkeela zuzenean zein zeharka genero, sexu-aniztasun, jatorri edo beste mota bateko bereizkeriak.
Akademiako zuzendariak jarduera horiek zuzendu ordez, babesa eman zien, eta, ondorioz, hautaketa-prozesu osoa arrakastaz gainditu zuten bi hautagaiak ez egokitzat jo zituzten; zehazki, proba ‘izarrean’, hots, soziograman.
Egoera larri horren aurrean, ELA ez zen XXVII. promozioko diploma banaketen ekitaldira joan, eta salatu zuen Akademiako prestakuntza aldiko ebaluazio probetan gizonezkoak baino hiru aldiz emakume gehiago baztertu zirela erabilitako bereizkeria metodoengatik. Horrekin bat, Eusko Jaurlaritzari eskatu zion hautaketa prozesuan gertatutakoa ikertu zezala, eta, jarduera larri horiek berrestuz gero, egon zitezkeen erantzukizun guztiak argitu, eta konponbideak bilatu behar zirela; behin betiko halako praktikak Akademiatik desagerrarazteko. Ez Eusko Jaurlaritzak, ez Akademiako buruek ez zuten ezer egin, eta desegokitzat jotako bi hautagaiek bide judizialari ekin zioten.
Epai horren aurrean, ELAk Segurtasun Sailari eskatzen dio honako hauek bete ditzala:
Epaia berehala betetzea.
Ebaluazio-zerbitzuaren arduradunak kargua berehala uztea.
Hautaketa-prozesutik soziograma desager dadila; izan ere, ezkutuko ‘anaia handia’ baino ez da, hautagaien arteko bazterketa bultzatu eta saritzen duena korporatibismoa eta lankideen arteko mesfidantza, eta, ekarri ditzakeena generoagatik, sexuagatik, jatorri politikoagatik eta abarrengatik gerta daitezkeen diskriminazioak.
Ertzaintzaren Akademian eskaini beharreko prestakuntzari buruzko benetako eztabaida zabaltzea.
Â
Â
Â