2024-07-24 13:37
Errege Dekretua Urgentziazko lege bezala tramitatuko da. Sindikatuek , alderdiei soldata eta enplegua hemen erabakitzea bermatuko duen zuzenketa irailean legean barnebiltzea eskatzen diete. Eusko jaurlaritzak bere eskumenei muzin egin die eta hirugarren urtez jarraian langile publikoen eros ahalmenaren galera inposatu du.

Gaur Kongresuan Espainiar Estatuko Gobernuak ekainean onartutako Errege dekretua konbalidatu da euskal alderdien aldeko bozkekin. Errege dekretu honek langile publikoen soldatak hemen erabakitzea ukatzen du eta hirugarrengo urtez langile publikoentzako eros ahalmenaren galera dakar.

Aurreko astean EAJ, EH Bildu, Podemos eta Sumar alderdiak sektore publikoko sindikatuekin bildu ziren, PSE eta PP ez zuten bilera eskaera erantzun. Aldebiko bileretan egondako alderdiek langile publikoen lan baldintzak hemen erabaki behar diren aldarrikapenarekin bat egiten zutela adierazi zuten. Hala ere konbalidatu berri duten dekretuan eskubide hori ez da jasotzen. Sindikatuek langile publikoen soldatak hemen erabakitzeko aukera bat galdu dela uste dute.

Hau honela izanik ere, Errege Dekretua konbalidatzeko negoziaketetan, Errege Dekretu hori Urgentziazko lege proposamen bezala tramitatzea adostu da, eta horren alde bozkatu dute euskal alderdiek. Urgentziazko legearen tramitazioan zuzenketak aurkezteko eta aurrera ateratzeko aukerak egongo dira hortaz.

Hau honela, irailean emango den negoziaketetan sindikatuek alderdi politikoei langile publikoen soldata eta enplegua hemen erabakitzeko aukera bermatzen duen zuzenketa aurkeztu, negoziatu eta adostu dezatela eskatzen diete. Langile publikoen soldatak,enplegua eta lan baldintzak hemen erabakitzeko aukera ezin da gehiago atzeratu.

Milaka eta milaka langile publiko eta hiritar kalera atera dira politika publikoen aldaketa eskatzera, zerbitzu publikoak indartu behar direla aldarrikatzera, enplegu publikoa sortu eta kontsolidatu behar dela adierazteko eta langile publikoen lana eta bizi baldintzak hemen erabaki behar direla eskatzeko.

Eusko jaurlaritzak Estatutik datorren murrizketa honekin bat egin du, bere eskumenei muzin eginez eta langile publikoen eros ahalmenaren galera berria inposatu du gainera mahai orokorra deitu gabe eginez. Langile publikoen pobretze prozesuaren agente aktiboa izaten jarraitzen du.

Sindikatuak argi dute langile publikoen lan baldintzak hemen erabakitzeko eta murrizketen kontra borrokan jarraituko dutela. Euskal herriko hitzarmenen lehentasuna onartu da sektore pribatuan. Ordua da sektore publikoan lehentasun.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.