2024-09-19 15:48
Esther Lynch, 2022. urtetik Europako Sindikatuen Konfederazioko (CES) idazkari nagusia, ELArekin bildu da, Bilbon. Bertan izan dira egoitzan sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza eta Amaia Muñoa, Idazkari Nagusi Albokoa eta Nazioarteko Arduraduna burua.

Lehen aldia da ELAk Esther Lynchen bisita jasotzen duela, eta sindikatuak aukera baliatu du Euskal Herriko testuinguruan dituen lehentasunak eta ekintza ildo nagusiak aurkezteko.

ELA CESeko kide da sortu zenetik, eta bere parte hartzeari eta nazioarteko lanari ematen dion garrantzia azpimarratu du topaketan. Gainera, ELA da estaturik gabeko nazio baten sindikatu bakarra CESen.

Esther Lynchek, bere aldetik, CESek une honetan dituen lan ildo nagusiak aztertu ditu. Besteak beste, Europako eskuin muturraren gorakadaz, etxebizitzaren arazoaz eta Europako Batzorde berriaren aurrean langileen interesak defendatzeko estrategiaz aritu da.



 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.