2025-02-24 16:45
ELAk salatu du Industrias Cárnicas del Oriak, hiltegia kudeatzen duen enpresa esleipendunak, ez dituela nominak ordaindu azken hilabeteetan. Langileek greba mugagabea hasi dute gaur.

Gaur, otsailaren 24a, Tolosako (Gipuzkoa) hiltegiko langileek bat egin dute ELAk deitutako greba mugagabearen lehen egunarekin eta %100eko jarraipena izan du.

ELAk salatu du hiltegiaren kudeaketa eta Industrias Cárnicas del Oriak, hiltegia kudeatzen duen enpresa esleipendunak, ez dituela nominak ordaindu azken hilabeteetan. Are gehiago, ELA enpresarekin harremanetan izan da baina, azaldu duenez, ez du bere erantzukizuna bete nahi. Gauzak horrela, ELAk zerbitzua kudeatzeko eta azken hilabeteetan ordaindu ez diren nominak ordaintzeko eskatu dio Tolosaldeko Mankomunitateari. Izan ere, sindikatuak gogorarazi duenez, zerbitzu publikoa da, nahiz eta enpresa kudeatzailea pribatua izan.

Bien bitartean, bertako langileek greba mugagabearekin jarraituko dute.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.