2024-07-15 12:29
Epaileak ulertzen du Autoglas badela Guardian eta Parte enpresek ere osatzen duten taldearen parte, eta enpresaren erantzule direla.

Gasteizko merkataritza arloko epaitegiak ebatzi du Autoglaseko plantilla osoa kaleratzeko EEEa bidegabea dela, "ez delako egiaztatu benetako enpresaburuaren perimetroa osatzen duten enpresa guztietako kausa ekonomikoa". Hau da, ez dira justifikatu EEE bat deitzeko arrazoi ekonomikoak, taldeko enpresek ez dutelako dokumentazioa aurkeztu.

Izan ere, epaileak uste du “Guardian eta Autoglas-Parterrek osatzen dutela enpresa talde bat eta lan talde patologikoa dagoela, Autoglas-Opcoko langileekiko erantzukizun solidarioa” duena. Alegia, epaileak ulertzen du Autoglas enpresa talde bateko parte dela, eta enpresa horiek ere erantzule direla. EAEko Auzitegi Nagusiak argitu beharko du hori orain.

Ondorioz, Gasteizko epaitegia bat dator hasieratik ELAk salatutu duenarekin: guztia Guardianek antolatutako operazioa izan dela eta Guaridan Europa izan dela Autoglaseko jarduerarik etenaren erantzule eta errudun; 2020ra arte enpresa berea baitzen, eta orduan fikziozko salmenta egin zuen.

ELAk pozik hartu du lehen auto judiziala eta konkurtsoa kalifikatu gabe dago oraindik. ELAren demandari esker, Guardian taldea eta Parter taldea ere konkurtsoaren erruduntzat jo daitezke.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.