2025-01-10 13:17
Sanmarkoseneko langileak gaur, Urtarrilak 10, 50 greba egun egin dituzte eta Foru aldundiko Txara II egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute. Aurreko Azaroak 25etik greba mugagabean daude sartuta eta denbora guzti honetan GFAk ez du ezer egin, egoera hau konpontzeko. Zaharegoitzeko zerbitzua publikoa izan beharko luke, eta hau horrela ez den bitartean GFAk, zerbitzu hau azpikontratatzeko erabakia hartu duenez, zerbitzu hau behar den kalitatean ematen dela bermatu beharko luke, Honek bertan dauden egoiliarrak egoera egokian daudela eta horretarako langileak behar dituzte lanaldiak eta egutegiak dauzkatela bermatu beharko luke. Baino berriro ere, beste alde batera begiratuz, GFA ixilik dago, hain egoera zaurgarrian egonda ere.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.