Ratioen jaitsiera etapa guztietarako ez izateaz gain, ez dira sindikatuek eskatzen dituzten zenbakietara hurbiltzen. Horretaz gain, horiek ezartzeko garaian ez ditu ikasle errepikatzaileak aintzat hartuko. Zentzugabea guztiz. Azken urteetan irakasleek galdutako erosahalmena berreskuratzeko neurririk ere ez da jasotzen proposamenetan.
Aitzakiak aitzakia, ez da ahaztu behar Nafarroako Gobernuaren esku dagoela hezkuntza publikoan inbertsioa handitzea eta baita hemizikloko beste talde parlamentarienetan ere.
Hezkuntza Departamentuak erantzun egokirik eman ez duenez, ELAk Nafarroako irakasleei eskatzen die mobilizatzen jarraitzeko beren lan eskubideen alde, eta herritarrei oro har, hezkuntza publikoaren kalitatearen alde. ELAk beti argi izan du greba dela eskubideetan aurrera egiteko tresna nagusia, eta, horregatik, Nafarroako irakasle guztiak animatzen ditu lan baldintza duinen alde borrokatzen jarraitzera.