2024-12-18 17:16
ELAk, sektoreko lehen sindikatuak, Nafarroako Gozogintza Sektorearen 2024, 2025 eta 2026. urteetarako hitzarmena sinatu du gaur patronalarekin. Hitzarmenak erosahalmena bermatzeaz gain, lizentzietan hobekuntzak jasotzen ditu eta plusen zenbatekoa handitzen du.

ELAk Nafarroako gozogintza sektorearen hitzarmen berria sinatu du gaur. Hitzarmena 3 urterako (2024-2026) berritu da, aurreko urteko KPIaren igoera + % 0,25ekin 2024rako, aurreko urteko KPIa + % 0,5a 2025erako eta aurreko urteko KPIa + % 0,5a 2026rako. Era berean, urte guztietan gutxieneko igoera % 1,5ekoa izango dela bermatzen da.

2025erako urteko lanaldia 8 ordu jaistea, lizentziak hobetzea eta plusak handitzea ere jasotzen du testuak, besteak beste. Hitzarmen berriak, gainera, aurretik zuen ultraktibitate mugagabeari eutsiko dio, hau da, aplikatzen jarraituko da nahiz eta iraungi, eta klausulak ditu enpresei hitzarmena ez aplikatzea eragozten dietenak.

ELAk, sektoreko lehen sindikatuak, modu positiboan baloratzen du hitzarmen honen edukia. Era berean, ezinbestekotzat jotzen du sektoreko plantillek sektoreko akordio hori balioestea, baina enpresa hitzarmenetan lan baldintzak hobetzeko antolatzea. Sinadurarekin, ELAk sektoreko negoziazioarekin duen konpromisoa erakutsi du berriro ere, eduki onak daudenean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.