Irailaren 30era arte, eskualdeak haur psikologiako langile bat zuen. Egun horretan amaitutzat eman zen aldi baterako kontratua. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen Zuzendaritzak, profesionalen falta aitzakiatzat hartuta, zerbitzua hilean 8 egunetan bakarrik joaten den haur-psikiatra batekin betetzea erabaki zuen. Hala ere, urtarrilaren 31n amaitu zen kontratu hori, hori ere aldi baterakoa; ondorioz, Zumarragako eta Azpeitiko Osasun Mentaleko Zentroek ez dutela zerbitzu hori.
Gogoratu behar da, egoera horren aurrean, herritarrak gero eta gehiago ari direla osasun pribatura jotzen. Izan ere, Gipuzkoan, aseguru mediko pribatuen kontratazioa 8 handitu da pandemia hasi zenetik, eta 2021ean beste inon baino aseguru mediko gehiago sinatu ziren azken hamarkadan.