2024-12-20 13:39
Eusko Jaurlaritzak du LEP horiek diseinatzeko eskumena du, baina betiere Espainiako Ministerioaren jarraibideak betez. Sententzia honek konpetentzien ahultasuna erakusten du.

Estatuko udal administrazioko idazkarien, kontu-hartzaileen eta Diruzainen elkargo ofizialaren Kontseilu Nagusiak (Cosital) jarritako helegitea tramitera onartu du eta epaia eman bitartean bertan behera geratu dira oposaketak.

Helegite honetan, EAEn udal administrazioan idazkari kontu-hartzaile izateko euskaraz jakiteko baldintza gehiegizkoa dela esaten da eta, muinean, udaletan lanpostu hauetan lan egiteko deialdia, Estatuak esaten duenaren araberakoa izan behar dela argi gelditzen da. Beste behin ere epai honek erakusten du EAEko eskumenen ahultasuna eta euskal sektore publikoko langileen lan baldintzak hemen erabakitzeko beharra.

ELAk negoziazio mahaietan parte hartu du eta beti defendatu du lehen baldintza bezala, lanpostu hauetarako sarbidea arautzeko eskumen osoa aldarrikatu behar duela Eusko Jaurlaritzak. Orain, Eusko Jaurlaritzak diseinatu egiten ditu prozesu hauek, beti ere Espainiako Ministeritzak esaten duenaren baitan.

ELAk euskal erakunde eta alderdi politikoei eskatzen die euskal sektore publikoko erabakiak hemen erabakitzeko pauso errealak eman ditzatela. ELArentzat oso larria da epai hau. Euskararen aurkako beste epai batzuekin batera, epaitegiek euskara babestu eta indartu beharrean jomugan jartzen dela salatu du ELAk.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.