2024-06-26 16:07
Bilboko kiroldegietako langileek greban jarraitzen dute, Bermeon eta Elorrion bezala, LABek, CCOOk eta UGTk sinatutako hitzarmen sektorialaren baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa lortzeko.

Emtesport enpresarako (monitoreak, sorosleak) eta Ute Giroa Ansareo enpresarako (mantentze-lanetako langileak) azpikontratatutako Bilboko kiroldegietako langileek 17 hilabete baino gehiago daramatzate lan-baldintza duinak lortzeko mobilizazioekin. Gaur kalera atera dute igerilekua, Bilboko Kale Nagusira, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, protesta gisa. Negoziazioetan aurrerapenik ez badago, uztailean ere grebari eutsiko diote.

Sektoreko hitzarmen berriak ez du bermatzen erosteko ahalmenari eustea, eta ez du hobekuntzarik aurreikusten beste gai batzuetan. Hauexek dira langieen aldarrikapenak:

  • KPItik gorako soldata-igoerak, gehienek lanaldi partzialak dituztelako, hilean 1.000 eurora iritsi gabe.
    Urtean 1592 orduko lanaldia bi urtetan
    Eskolak prestatzeagatik plusa eta jaiegunetako plusa
    Medikuarengana joateko orduak

Orain arte, ez enpresa ezta Udala ere ez dira negoziatzearen alde agertu, eta, beraz, langileek borrokan jarraituko dute zerbitzuaren kalitatea hobetuko duten baldintza duinak lortzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.