Mek Lema pieza metalikoak egiten duen Elgetako enpresa bat da, eta bertan 97/98 langilek lan egiten dute. Denbora daramate langileek hitzarmena negoziatzen, eta orain arte enpresak nahikoak ez diren proposamenak besterik ez ditu eskaini: irabazi miloidunak izanda ere, 2025 eta 2026rako KPI justuan bermatzen dute, absentismoaren araberako jornada jeitsierak eta inolako onura sozialik ez.
Hori horrela, enpresa batzordeak greba proposamena eraman zuen langileen asanbladara, eta gehiengoak alde bozkatu ondoren, lehen greba eguna egin zuten Abenduaren 19rako. Abenduaren 22an ere greba egingo dute asteburuetako langileek.
Grebaren jarraipena modu baikorrean baloratzen du ELAk, ia pertsonal guztiak egin du greba lehen egunean. Egunean zehar planteatu diren mobilizazioetan ere 40 langile inguru bildu dira. Negoziaketak blokeatuta jarriatzen du, oraingoz ez daukagu enpresaren berririk; azken bilera Urrian izan zuen enpresa batzordeak. Honen aurrean, eta enpresa hitzarmena negoziatzea helburu, Urtarrilean mobilizazio ezberdinak planteatuko ditu enpresa batzordeak.