Goiz honetan elkartu dira "erabaki zail hau hartzeko, baina ez dugu zalantzarik. Gure kezkarik handiena BETI izango da lan egiten dugun pertsonen arreta, eta, beraz, lan egiten dugun biztanleriaren muga-arriskuaren aurrean, greba atzeratuko dugu. Horrela, egoera larri horren aurrean% 100ean erantzun ahal izango dugu".
ELAren esanetan erabaki koherentea da, eta "gatazka hasi zenetik izan dugun erantzukizun-portaerari eusten dio. Koherenta diogu, guretzako greba eta gatazka hau delako egoera larri honen aurrean lehenengo prebentzio neurria. Izan ere, langile gehiago eta baldintza hobeak eskatzen ari gara gure adinekoen arretarako".
Salatu nahi dute gaur egun Aldundiak ez duela kontrolatzen koronavirusaren aurrean enpresek ze neurri aplikatzen ari diren. Horixe gertatzen da hain sentikorra den sektore bat enpresa pribatuen eskuetan uzten duzunean, haien etekin ekonomikoak bakarrik lehenesten dituztela. Enpresa bakoitzak bere interes ekonomikoen arabera jokatzen duela, eta ez erabiltzaileen, langileen eta gizartearen interesen alde.
"Ez dugu alarmistak izan nahi baina Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak urteak daramatzate arduragabe batzuk izaten gai honetan, eta eskandalua da egoitzetan langile gehiago ez jartzea. Sektore honen egoera, berez, alarma egoera bat da koronabirusa egon ala ez, greba egon ala ez, egunerokotasunean dagoen egoera da baita benetan alarmista dena".
Beraz, Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari eskatzen diete egoitzetan langile gehiago egon daitezela eta behingoz gatazka konpon dezatela, sektore honetako langileei tresna gehiago eta baldintza hobeak eman diezazkieten. Koronabirusarekin edo gabe, kalitatezko zerbitzua eman nahi diegu gure adinekoei.