ELAk elkartasuna adierazi die Valentziako Erkidegoan eta beste autonomia-erkidego batzuetan DANAk eragindako biktima guztiei, eta gogorarazi du pertsona horietako askok bizia galdu dutela lanean ari zirela edo beren lanpostuetara zihoazela (in itinere). Hori dela eta, ondorio tragikoak txikiagoak izan zitezkeen, enpresek alerta meteorologikoei men egin izan baliete eta langileak beren enpleguetara joatera behartu izan ez balituzte.
Ildo horretan, ELA ez dator bat ostiral honetan, azaroaren 8an, sindikatu batzuek eta patronalek elkarrekin egingo duten deialdiarekin; izan ere, biktimei elkartasuna adierazteko ekitaldia izan nahi du, baina, izatez, erantzukizunak lausotzeko eta enpresak eta biktimak maila berean jartzeko balioko du.
Arrazoi horiengatik, ELAk berretsi egiten du biktimekiko elkartasuna, lan-istripuaren aitorpena eskatu du dagozkion kasu guztietarako (hilgarriak izan ala ez), eta erantzukizun politikoak eta enpresarialak zehaztera bideratutako ekintza guztiak babesteko konpromisoa hartu du. Horrekin bat, ELAk ez ditu ostiraleko elkarretaratzeak babestuko.