2024-07-02 14:04
Joan den apirilean Bizkaiko hitzarmen probintzialaren negoziazio mahaia osatu ondoren, gaur, uztailak 2, lehen negoziazio bilera egin da. Sektorean hainbat greba egun egin ostean, aurreko negoziazioan asko izan ziren akordiotik kanpo geratu ziren gaiak, CCOOren eta patronalaren sinaduragatik. ELAk dio ez duela onartuko hitzarmenik, horrek ez baditu jasotzen lan erreformaren aurkako neurriak, lan arriskuen prebentzioaren inguruko neurriak, KPItik gorako soldata igoerak eta lanaldi murrizketa.

Hauek dira ELAk hurrengo negoziazioari begira egindako aldarrikapen nagusiak:

  • 2 urteko indarraldia.
  • Inaplikazio klausula, hitzarmenaren aplikazioa bermatzeko.
  • Ez da Estatuko hitzarmenaren injerentziarik onartuko.
  • KPI +% 2ko soldata igoerak langile guztientzat.
  • Lanaldi murrizketa bi urterako. 58 urtetik gorakoentzako lanaldi murrizketa handiagoa.
  • Lan arriskuen prebentzioaren arloko hobekuntzak.
  • Jarduera gehiagotarako plus toxiko, nekagarri eta arriskutsua sartzea, arriskua ezabatzen ez den bitartean.
  • Azpikontraten erregulazioa.
  • Bajen osagarriak %100ean.
  • Berdintasun planetan, ordezkaritza sindikalarekin adostuta, nahitaezkotasuna zehaztea.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.