2024-07-29 11:06
Sopelako langileek hobekuntzak izango dituzte jaiegunetako, igandeetako eta eskolak prestatzeko plusetan, eta 1.592 orduko lanaldia izango dute 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Sopelan ordezkaritza duen ELAk eta BPXPORT Sopela S.L. enpresak udalerriko kiroldegirako akordioa lortu dute. Horri esker, lanaldia murrizko zaie eta 2027ko urtarriletik aurrera 1.592 orduko lanaldia izango dute.

Horrez gain, 15 orduko baimen ordaindua izango dute aurrerantzean medikuarengana joateko, ordaindutako norberaren gauzetarako egun bat eta igandeko plusa (sinatzen denetik aurrera lan egindako igande bakoitzeko 10 euro) ordainduko zaie. Era berean, klaseak prestatzeko plusa eta jaiegunetako plusa hobetzea lortu dute. Halaber, lanpostu hutsak betetzeko irizpideak adostu dituzte. Garraio plus berri bat ere sortu da 20 km edo 30 minutuko distantzia egin behar duten pertsonentzat.

Ekainaren 7an UGT, LAB eta CCOO sindikatuek eta patronalak sinatutako lan hitzarmena hobetzea lortu da horrela, 42 eguneko grebaren ostean. Sopelako kiroldegian 51 langile daude. Gogora dezagun Bermeo, Elorrio, Derio eta Leioako kiroldegiek ere akordioa lortu zutela baldintza sektorialak hobetzeko, eta Sopelakoa bosgarren akordioa da sektoreko hitzarmena sinatu zenetik. Bestetik, Barakaldoko eta Bilboko kiroldegietan greban jarraitzen dute, Bermeon, Elorrion, Derion, Leioan eta Sopelan bezala, akordioa lortzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.