Ayra Cardan Itziarko industrialdean dagoen enpresa bat da, eta automobilgintzaren sektorean egiten ditu lanak. Bertan lan egiten duten 180 pertsonetatik 42 kaleratzeko akordioa egin du zuzendaritzak, CCOO eta UGT sindikatuekin, plantillaren % 25. Ekainaren 28an hasi zen kontsulta aldia, eta ordutik aurrera enpresak kaleratzeak egiteko beharra planteatu du, produkzio galerak argudiatuz. Baina ELAko kabinete ekonomikoko kideek egindako azterketetan oinarrituta, enpresaren azken urteetako emaitza ekonomikoak bikainak izan dira, eta 2023an salmenta errekorrak lortu dira.
ELAk enpresaren jarrera salatu du, zuzenean kaleratzeak bezalako neurri traumatikoak mahai gainean jarri dituelako, langileentzako beste aukera batzuk kontuan hartu gabe. ELAk kaltegarriak ez ziren bide alternatibo guztiak planteatu ditu bileretan, baina enpresak ez ditu kontuan hartu. ELAk langileen interesak defendatzeko bide guztiak lantzen jarraituko ditu.