2019ko urrian, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, UGTren eta Afapnaren helegitearen ondorioz, baliogabetu zituen 103/2017 Foru Dekretuko 31., 35. eta 39. artikuluak eta laugarren xedapen iragankorra. Dekretu horrek ahalbidetzen zuen euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratzea legeak ezarritako eremu mistoan, ez-euskaldunean eta administrazioko zerbitzu zentraletako lanpostuetan. Auzitegiaren iritziz, aipatu artikuluak “baztertzaileak” eta “neurriz kanpokoak” ziren.
Hala ere, Nafarroako Gobernuak ez zuen epaia errekurritu eta, gainera, ez zuen inongo asmorik izan baliogabetutako artikuluak moldatzeko eta araudia lehenbailehen abian jartzeko; 5 urte igaro dira dekretu berria onesteko eta egoera hori baliatu dute euskara ez baloratzeko eremu mistoan eta ez-euskalduna deitutakoetan. Horrela, 2019tik aurrera, aipatutako bi eremuetan ehunka lanpostu publikotarako deialdietan alemana, frantsesa eta ingelesa (atzerriko hizkuntzak) baloratu dira, baina ez euskararen ezagutza, Nafarroako hizkuntza berekia.
Dekretu berriarekin:
Horregatik guztiagatik, erabaki dugu helegitea jartzea, bidegabekeria hau zuzentzeko eta Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideak babesteko. Bada garaia alde batera uzteko “errealitate soziolinguistikoaren” mantra, eta : batetik, egoera soziolinguistikoa erruz aldatu delako 1986tik; eta, bestetik, hizkuntza politikek berek sortzen dutelako, hein handi batean, delako errealitatea. Beraz, ezin da erabili argudio hori euskararen estatusa mugatzeko eta euskaldunen eskubideak oztopatzeko.
1986ko Euskararen Legea gainditu behar da nahitaez, eskubide urraketari babes juridikoa ematen dion araudia delako. Eta euskarak ofiziala izan behar du Nafarroa guztian, inongo apartheidik gabe.