2024-08-30 18:17
Añorgako gaurko asanblada orokorreko bozketan, partaideen zati handi batek ez du parte hartu nahi izan.

Gaur, abuztuaren 30a, asanblada orokorra burutu da Cementos Rezolako Añorgako zentruan. Asanbladan jorratu beharreko gaia, enpresaren azken proposamena izan delarik. Enpresak proposamena bi baldintzei lotua aurkeztu du: greba mugagabea kentzea eta prozesua ez judizializatzea.

ELAk jakinarazi duenez, enpresaren proposamen hau LABen eskaera bati erantzutera dator. Abuztuaren 19an jada ELAk esan zuen eskaera hau ez zela nahikoa akordio posible baterako.

Gaurko asanbladan LAB-ek bozketara eraman nahi izan du beraiek enpresarekin negoziatu duten proposamena. Horrek 54 lan posturen suntsiketa ekarriko luke. Asanbladako partaideen multzo handi batek bozketan ez parte hartzea erabaki du, edukiak erabat eskasak zirela iritzita. Gauzak honela, plantillako 100 langileetatik soilik 34 bozka izan dira proposamenaren aldekoak.

Honen aurrean, langileen babesarekin, ELAk bide judizialarekin jarraitzea erabaki du. Helburu nagusi batekin, Cementos Rezolako enplegu suntsiketa sahiestea, honela Añorgako lan zentruaren alde apustu eginez. Honez gain, bolondres bidezko irteera sistema bat bermatzea, hauei bizitza duina aurrera eramateko baldintzak bermatuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.