Bizkaiko kontserben hitzarmenaren negoziazio mahaiaren osatu behar zen gaur, urtarrilak 14, baina azkenean urtarrilaren 28ra arte atzeratuko da, ez baita akordiorik lortu sindikatu bakoitzari dagokion ordezkaritzari buruz. ELA eta PRECO (Lan Harremanen Kontseilua) bat zetozen dagokion ordezkaritzarekin, eta datu hori berretsi du Lan Agintaritzak. Hala ere, CCOOk eta LABek esan dute ELAk 7 delegatu gutxiago zituela.
Era berean, ELAk deitoratu du aurreko hitzarmena sinatu zuten sindikatuek (CCOO, LAB eta UGT) aukera aprobetxatu dutela 35. artikuluko soldata taulen eguneratzea sinatzeko. Artikulu horren arabera, 2025erako soldata igoera posiblea izango da, beti ere, KPIren bilakaeraren arabera.
Horrek esan nahi du, gehienez, 60,18 euroko igoera izango luketela, kategoria edozein dela ere. "2021etik bizitza asko gerestitu da eta eguneratze horrek ez dio erantzuten igoera horri", deitoratu du ELAk.