Ekainaren 28tik greba mugagabean daude Añorgako Cementos Rezolako langileak. Izan ere, enpresako zuzendaritzak 56 langileri eragingo lioken Lan Erregulazio Espediente bat burutu nahi zuela jakitera eman zuen. Ordutik, Enpresa Batzordea kontsultaldian buru belarri sartuta dago, dokumentazioa aztertzen eta kalteak gutxitzeko formula ezberdinak pentsatzen. 56 irteeratik 54ra jeistea lortu da. Eta aurrejubilazioa 54 urterarte jeistea ere bai, baina ez da nahikoa.
Añorgako lan zentruaren etorkizuna egokia izateko 24 langile gehiago geratzea beharrezkoa dela frogatzen duen dokumentu bat aurkeztu da. Eta garrantzitsuena, eta nahitaezkoa, irteerak bolondres bidezkoak izan daitezela.
Enpresaren azken proposamenak ez du bolondres bidezko irteera bermatzen, ezta ere Añorgako lan zentruan turno bakoitzeko langile kopuru nahikorik. Hori horrela, uztailaren 19an egindako asanblada orokorrean langileek aho batez baztertu zuten proposamena, eta enpresari eskatu diote enpresa batzordearen azken proposamena onar dezala. Hain zuzen ere, bihar egingo dute kontsultaldiko azken bilera. Bien bitartean greba mugagabean jarraituko dutelarik.