2022-10-25 09:41

Ekologistak Martxan Euskal Herriak, Zero Zabor Bizkaia plataforma osatzen duten beste erakunde batzuekin batera, alegazioak egin dizkio Bizkaiko Toki Eskumeneko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2030erako Plan Integralari.

Aurkeztutako dokumentuaren sarreran zehazten den bezala, elkarte ekologistak uste du Aldundiak emandako datuak “ez direla zuzenak”. Horren adibide da Hondakinen Behatokiaren 2021eko azken txostena, bilketa % 46 igo dela jasotzen duena, baina Ekologistak Martxanek bildutako estatistiken arabera, bilketa bereizia % 37ra murriztu dela diote. “Informazio egiazkoa, argia eta gardena eskatzen dugu, eta Fluxu-Diagrama bat egotea ezinbestekoa da, zehazki jakiteko nora doazen sortutako eta birziklatutako hondakinak”, azpimarratu du.

Beste puntu bat hondakin organikoen kudeaketari buruzkoa da. Atal honetan, elkarteak aipatzen du “gaikako bilketarako gaitasun handiena eskaintzen duen frakzioa dela”, eta horregatik kritikatzen diote Bizkaiko Foru Aldundiari orain arte “herritarrak sentsibilizatu, konposta-plantakegin eta biometanizazio-planta etorkizunean eraikitzea” baino baino beste urratsik egin ez izana. “Frakzio organikoaren % 100 gaika jasotzen ez den bitartean, ez da gainerako zatien birziklapena handituko”, adierazi dute. Ildo horretan, kolektiboak Aldundiari eskatzen dio derrigorrezkoa izan behar dela frakzio organikoaren bilketa bereiztua.

Hirugarren alegazio bat ontzien bilketarekin lotuta dago. Kasu honetan, hondakin hau Ecoembesek soilik kudeatzen du Bizkaian, edukiontzi horiaren bidez. “Lehiakortasun eta argitasun falta handia erakutsi du, ez baitu ontzien % 22 baino gehiago jasotzen Bizkaian”, kritikatzen dute. Arazo horren aurrean, beste bilketa-sistema batzuk proposatzen dituzte, edukiontzi horia alde batera utzita, hala nola Itzulketa eta Itzulera sistema (SDDR). “Estatuko Hondakinen Legearen arabera, edukiontzi horiak 2024rako % 70eko frakzioa jasotzen ez badu, SDDR horrekin esperimentatu behar dela dio”, azaltzen dute.

Azkenik, hondakinak kudeatzeko erabiltzen den beste aukera bat errausketa da, baina, kolektibo ekologista ez du inolaz bideragarria ikusten aukera hau. Ekologistak Martxanek arbuiatzen du errausketa “balorizazio energetikoko” sistema gisa, erakundeak saltzen duen bezala, egiten duen gauza bakarra “zirkulua ixtea da eta ez du ekonomia zirkularra martxan jartzen”. Era berean, adierazten dutenez, “Zabalgarbiko TMBk sortutako azpiproduktuek, esaterako biohondakinak, ez dute hidrogeno berriztagarririk sortzen, Aldundiak ziurtatzen duen bezala, baizik eta  plastikoak eta bestelako hondakin kutsatzaileak”.

Alegazioak ikusteko sakatu hemen.

Atxikitako elkarteen zerrenda:

EKOLOGISTAK MARTXAN BIZKAIA, Talde Ekologista

EGUZKI, Talde Ekologista

SUKAR HORIA, Talde Ekologista

MAKATZAK ARRATIAKO Talde Ekologista

RECICLANET, ASOCIACIÓN EDUCATIVA RECICLANET HEZKUNTZA ELKARTEA

MEATZALDEA BIZIRIK-PLATAFORMA ANTICOKE – PETRONOR

NASTI DE PLASTIC BIZKAIA

SAGARRAK EKOLOGISTA TALDEA

BUTROI BIZIRIK TRANTSIZIOAN (BBT)

GUNE EKOSOZIALISTA

Asociación ecologista de Zalla, Otsoaren Taldea.

FEDERACIÓN AAVV DE BILBAO

REAS, Red de Economías Solidarias

HERRI BIDEA KATE BARIK, Asociación Vecinal de Erandio

Asociación Vecinal ZALLA BAI /ZALLA BAI Auzokide Elkartea

OSALDE, Asociación por el Derecho a la Salud

EKOPOL, Ikerketarentzat UPV/EHUko Talde

EQUO Berdeak

ELA

LAB

ESK

STEILAS

CCOO

 

 

 

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...