2024-11-04 09:59

 Hiri eredua, aterpe klimatikoak eta etxebizitzaren arazoa dira Egako hirian azaroaren 4tik 29ra landuko diren gaietako batzuk

Ekologistak Martxan elkarteak datorren astelehenean, azaroak 4, hasiko du Azaro Ekologikoaren XXIV. edizioa, Lizarrako jasangarritasunaren inguruko tailer, jarduera eta proiekzioen urteroko zikloa. Ekimenak hilabete bereko 29ra arte iraungo du, eta aurtengo leloa “Lizarra, nora zoaz?” da. Besteak beste, trantsizioan dauden hiriak, hiri-eredua, aterpe klimatikoak, mugikortasun-eredua eta etxebizitzaren arazoak landuko ditu.

Inaugurazio ekitaldia azaroaren 4an izango da, astelehena, 20:15ean, Los Llanos kulturgunean, Marcel Barrenaren El 47 filmaren proiekzioarekin. Sarrerak 4,50 euro balio du (gainerako jarduerak doakoak dira).

Azaroaren 6an, asteazkena, Los Llanos: iragana, oraingoa eta etorkizuna mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan María Vicuña gaztediaren etxean. Hitzordua Kristina Berasain kazetariak moderatuko du eta bertan izango dira ToñoRos historialaria eta Ekologistak Martxan-eko Roberto Ayúcar. Eztabaidatuko diren gai batzuk Santa Klara osasun-zentro edo eguneko zentro gisa izango dira, eta baita ere txaleten etorkizuna eta Txantona eta Oncinedaren arteko lotura.
Asteartean, azaroak 19, 19:00etan, MaríaVicuña gaztediaren etxean,

Puntu ekosozialbatekin nahi ditugun auzoakhitzaldia emango da, José Luis Fernández Casadevante “Kois”-ekin (Madrilgo auzo-mugimendua, Transiciones Foroko kidea).

Zikloak ostiralean jarraituko du 18:30etan JoséMaríaLacarra liburutegi publikoan, Zuhaitzen hitzak hitzaldiarekin, Mónica Fernández Aceituno biologo, dibulgatzaile eta aktibistaren eskutik. Jarduera liburutegiak antolatu du.
Hurrengo egunean, hilaren 23an, larunbata, autobus geltokia izango da hiriko ibilbide baten abiapuntua, 10:30ean. Bertan, Klima Fundazioko kide den Mikel Baztánek Lizarrako klima egokitzeari buruz hitz egingo du.

Zikloa azaroaren 29an amaituko da, ostirala, 21:00etan La Bota peñan egingo den afari ekologista batekin. Izena emateko 647117801 telefonora dei daiteke.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ekologistak Martxanetik ekologismo soziala jorratzen dugu. Ingurumenaren arazoak, ekoizpen eta kontsumo ereduekin loturik daudela uste dugu, geroz eta globalizatuagorik dagoen mundu honetan; eta guzti honek, bestelako gatazkak sozialak eragiten ditu gure ikuspegitik: Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak, desberdintasun sozialak...