Azaroaren 12raino Glasgowen ospatuko den klima aldaktaren inguruko konferentziaren harira, Euskal Herriko hainbat talde ekologista eta sindikatu COP26 aldaketaldia plataforman batu dira. Plataformak COP26ko kideei eta gobernuei adierazpenen erosotasuna utzi eta ekintzetara jo dezatela eskatu die.
COP26 Aldaketaldia Plataforma Euskal Herriko 18 talde ekologistek eta LAB, ELA, STEILAS, ESK, CCOO, CGT-LKN Bizkaia eta Etxalde Nekazaritza Iraunkorra sindikatuek, gazte mugimenduko eragileek, auzo elkarteek eta bestelako elkarteek osatzen dute.
COP26 konferentzian parte hartuko duten agintariei «material eta energia kontsumoaren murrizketa demokratikoki planifikatzea» eskatu diete zehazki COP26 Aldaketaldiko eragileek. Horretarako, planetaren mugekin «talka» egiten duen hazkunde ekonomikoaren bidea alde batera utzi behar dela azpimarratu dute: «Kapitalismoa da krisi klimatikoaren sorburua, eta ez da irtenbidea izango, berdez margotu arren».
Dena den, fokua etxean jartzea ere garrantzitsua da plataformaren aburuz, «klima larrialdiak, borroka globala izanik ere, tokian tokiko erantzunak behar dituelako». Hori horrela, Euskal Herrian egiten diren hondakin, biodibertsitate eta lurralde antolaketa edota energia politikek larrialdi egoera globalarekin zerikusi zuzena dutela salatu du COP26 Aldaketaldia plataformak.
Guzti hau salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 12raino, eta nagusienak azaroaren 6an izango dira. Alde batetik, elkarretaratzea egingo dute Donostiako Kontxako hondartzan goizeko 11.30etan. Bertan, 100 metro luze eta 10 metro zabaleko neurrian ‘Klima ez da negozioa’ idatziko dute. Parte-hartzeko interesa dutenei euritakoak eramateko eskaera egin die Plataformak. Egun bererako, azaroaren 6rako, hainbat hitzaldi Antolatu dituzte Bilbon, Santutxun. Hala ere, ekitaldi nabarmenena arratsaldeko 18.30etan udaletxetik hasita antolatu duten manifestazioa da.
Horretaz aparte, ekimen gehiago aurreikusten dira. Hauek dira aurreikusitako ekimen guztiak:
La entrada COP26 Aldaketaldia plataformak jarduera ugari egingo ditu azaroaren 12ra arte se publicó primero en Ekologistak Martxan - Euskal Herria.