Oraingo honetan, Bolintxu harana zeharkatuko dugu, Pagasarriren magalean, Bilboko balio natural handieneko tokietako batean, nahiz eta orain Supersur autobide berriaren inpaktuak jasan.
Ibilbidean naturarekin, erabilera eta aprobetxamendu historikoekin eta gaur egungoekin lotutako hainbat alderdi aipatuko ditugu – zabortegiak, harrobiak edo Supersur- autobidea –; aldi berean, paraje ederrez gozatuko dugu, horien artean baso autoktonoak eta Bolintxu haraneko ur-jauzia nabarmentzen direlarik. Abusu auzoan, “Nerbioi ibaia birnaturalizatzeko plana, Bilbon, Los Caños pasealekutik igarotzean”, eta Ekologistak Martxanek hainbat erakunderi egindako proposamena aipatuko ditugu, ibai-ibilgua birnaturalizatzeko ekintzak eta orientabideak egiteko, dauden elementu naturalak hobetuta.
Gurekin etor zaitezten animatzen zaituztegu, Bolintxuren egungo egoera, Pagasarriko ingurumena hobetzeko egin dena eta Abusu inguruan egiteko falta dena ezagutzeko!
Hasiera: 09:30ean. Zabalburu Plazan
Itzulera: 14:30ean. La Peña / Abusu
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, makilak, janaria eta edaria
Izen-ematea: azaroaren 29ra arte, ostirala, 12:00ak arte, bidali email bat “Azaroak 30 Ibilbiderako Izenematea” jarrita bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera.
Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia
Laguntzailea: Bilboko Udala