Postmoekologismoaren Oinarri Neonaziak. WWF KASUA
Ingurumenaren defentsan arrazionaltasuna haustea funtsezko elementu kontzeptuala izanik, elementu honen bidez interes korporatiboek mugimendu hori beren zerbitzura dagoen inspirazio neonaziaren tresna bihurtu dute, bai helburu ekonomikoen ikuspegitik, bai kontrol sozialaren ikuspegitik, biztanleriaren murrizketarekin eta desazkundearekin oso lotuta baitaude.
World Wide Fund for Nature edo World Wildlife Fund (WWF) erakundea, GreenPeace erakundearekin batera munduko ingurumenaren defentsa-erakunde pribatu garrantzitsuena dela esan liteke. Datu batzuk emango ditugu.
WWFren sortzailea eta bere lehen presidentea Herbeheretako Bernardo Printzea (errege ezkontidea) izan zen, jatorriz alemaniarra bera.
Holandako Bernardorekin batera, 1981 eta 1996 urteen artean Felipe Edinburgokoa, Ingalaterrako errege ezkontidea ere izan zen WWFren sortzaile eta presidente. Ikus dezagun 1988ko esaldi esanguratsu bat ekologismoaz zuen ikuspegia ulertzeko:
“Berraragiztatuko banintz, gainpopulazioa konpontzen lagunduko lukeen birus hilgarri gisa itzuli nahiko nuke ”.
WWF ren hirugarren sortzaileetako bat, Sir Julian Huxley, garai hartan Britainiar Elkarte Eugenesikoko presidentea izan zen. Sarritan esan izan da bere artikuluek inspiratu zutela WWF ren sorrera. “Transhumanismo” kontzeptu neonaziaren lehen hedatzailea ere izan zen, Munduko Ekonomia Foroak bultzatutako azken urteetan. Eta, azkenik, Rockefeller familiako kide bat: Godfrey A. Rockefeller, 1972tik 1978 ra WWFko Zuzendari Exekutiboa izan zena.
- Ikus ditzagun Herbeheretako Bernardo, sortzaile, sustatzaile eta presidentearen biografiaren datu batzuk:
- NSDAP eko kidea(Alderdi Nazia )
- SA ko kidea
- Reiter-SS eko kidea (SSen zalditeria)
- IG Farben-eko zuzendaria (nazismoaren bultzatzaile eta laguntzaileetako bat)
- 1936: Herbehereetako Juliana printzesarekin ezkondu zen
- 1948: Herbehereetako errege ezkontidea
- 1954: Bilderberg Kluba sortu zuen (elite korporatiboak elkartzeko tresna)
- 1961: WWFren sorreraren sustatzailea
- 1976: Lockheed Corporation-etik jasotako eroskeriari buruzko eskandalua
- 1985-1995: Lock Proiektuaren eskandalua: Bernardoren eta WWFren arteko adostasuna erakunde terrorista eta paramilitar bat sortu eta finantzatzeko, Hegoafrikako apartheid-a babesteko.
1970ean, Bernardo Holandakoak “The 1001: A Nature Trust”sortu zuen, "1001 Kluba" bezala ezagutzen dena, WWF ren jardueretarako finantzaketa jasotzeko funtsa, eta sarritan erakunde honen botere faktikotzat hartu izan dena.
Silence of the Pandas / Pandaleaks (2012 / 2014) bezalako lanetan agerian geratu da WWF ren finantzaketan mendebaldeko korporazio handien partehartze zuzena.
Azken batean, badirudi zalantza gutxi dagoela erakunde horren oinarri korporatibo, eugenesiko eta neonaziei buruz; izan ere, horien zeregina funtsezkoa da posmoekologismoa (ekologismoa korporazioen zerbitzura) eta katastrofismo klimatikoa zabaltzeko.
Dokumentu hau EKAI Centerrek landu du GOGOZ proiektuaren barruan, HURBIL adostasun-metodologiari jarraituz. Eskerrik asko zure interesagatik. Segi gurekin.
PDF: