2023-12-28 21:52


POSTMODERNISMO KORPORATIBOA ETA KAPITALISMO AURRERATUA

 

  1.  Postmodernismo korporatiboa (postmofeminismoa, indibidualismoa, antinatalismoa, postmoekologismoa edo katastrofismo klimatikoa barne) da Mendebaldean azken hamarkadetan nagusi izan den kultura edo ideologia. Askotan, neoliberalismoak esparru sozioekonomikoan izan duen euskarri soziokulturaltzat  hartu da. Bi korronte horiek kapitalismo berantiarraren edo kapitalismo aurreratuaren isla lirateke[1].
  2. Postmodernismo korporatiboan zein kapitalismo aurreratuan bi fase bereiz ditzakegu. Lehenengoa, "sortzea", XX. mendeko 70eko eta 80ko hamarkadetan. Bigarrena edo "hedapen-fasea", 90eko hamarkadatik aurrera.
  3.  Kapitalismo aurreratua, kapitalismo industriala zerbitzuen kapitalismoak ordezkatzen duen etapa hori da. Etapa honetan Globalizazioa eta Hirugarren eta Laugarren Industria Iraultza bezela ezagutzen ditugunak gertatzen dira. Hirugarrena, XX. mendeko azken hamarkadetatik hasita, ordenagailuen hedapen progresiboan eta XXI. mendean interneten hedapenean oinarritua dago. Laugarrena berriz, gaur egun bizitzen ari garena da.
  4. Hasteko, garrantzitsua da zehaztea "kapitalismo aurreratua" terminoak aurrerapen produktibo eta teknologikoei erantzuten diela, eta hala ere, disfuntzio ekonomiko, sozial eta kultural izugarriak eragin dituela. Aurrerapen teknologikoak aurrera egin arren, produktibitatea geldotzen joan da pixkanaka, eta eredu ekonomikoa emakumearen eta eskulan merkearen gehiegizko esplotazioaren eta gainzorpetzearen etengabeko hazkundeari esker mantendu da.
  5. Jakina, kontua ez da filosofia edo arte postmodernoak hasiera-hasieratik mendebaldeko korporazio handiek sortu edo bultzatu izana. Baina argi dago korporazio horiek berehala instrumentalizatu zutela postmodernismo korporatiboa, gizartea kontrolatzeko eta eraldatzeko bitarteko gisa. Instrumentalizazio horretan, elite korporatiboak sistematikoki erabili zuen bere eragina komunikabideetan, artean, ikuskizunetan, hezkuntzan, gobernuetan edo GKEetan.
  6.  Ondorioz, postmodernismo korporatiboaren kanpo-adierazpenak erradikalizatu egin dira, kapitalismo aurreratuak esparru sozioekonomikoan finkatzeko zailtasunak zituen heinean.
  7.  Postmodernismo korporatiboaren helburu sozialak beti erradikalak izan badira ere (biztanleriaren murrizketa eta kontrola), haren kanpo-adierazpenak nolabaiteko moderazioan mantendu ziren "sortze fasean", eta itxuraz modu naturalean gauzatu ziren mugimendu feministaren edo ingurumenaren aldeko mugimenduaren korronte arrazionalekin. Hala ere, Gerra Hotzaren amaieratik aurrera, postmodernismo korporatiboaren inpaktu soziokulturala erradikalizatzen ari da, katastrofismo klimatikotik hasi eta genero-ideologiaren edo transhumanismoaren mugimendu berrietaraino, eta mendebaldeko elite korporatiboentzat alarma gero eta handiagoa da, bai ereduaren geldialdi ekonomikoagatik, bai gorabidean eta garapen bidean dauden herrialdeen mehatxu gero eta handiagoagatik.
  8. Postmodernismo korporatiboak kultura-fenomeno gisa kapitalismo aurreratuarekin batera izan duen eragina suntsitzailea izan da Mendebaldearentzat. Hori bereziki nabarmendu da demografiaren hondoratzean, gehiegizko zorpetzean, inbertsioen eta ekoizpenaren gelditzean edo gero eta gehiago zalantzan jartzen eta ahultzen ari diren giza komunitate mota guztietan.

Dokumentu hau EKAI Centerrek landu du GOGOZ proiektuaren barruan, HURBIL adostasun-metodologiari jarraituz. Eskerrik asko zure interesagatik.Segi gurekin.

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / ekai@ekaicenter.eu / www.youtube.com/@ekaigroup2109