2024-05-31 13:55

Urteaga Urkulegi etxaldea

2011n ekin zioten Urteaga Urkulegiko produkzio ekologikoari. Barazkiena da atal nagusia, baina frutak, fruitu txikiak, behi haragia eta haziak ere ekoizten dituzte. Kontsumo taldeetan salmenta zuzena garatzen dute, eta Goierriko Biziola kooperatibaren Lazkaoko dendan ere jartzen dituzte produktuak. Tartean, sagarrekin, masustekin eta bestelako frutekin landutako zukuak eskaintzen dituzte; aipagarria da aurten lehenengoz botila txikiak atera dituztela inguruko tabernetan saltzeko, eta pozik daude jendearen harrerarekin.

2014az geroztik EHKOlektiboaren parte dira Urteaga Urkulegikoak. Horri esker, lana egiteko beste errealitate eta modu batzuk ezagutu ahal izatea nabarmendu dute. Gainera, Euskal Herriko ekoizle ekologikoen senidetasuna sentitzeko elkarte bat dela uste dute.

Udako Baserriko Uzta

Ingurune natural ederrean garatuko da jaialdia, Aizkorri, Txindoki eta Goierriko herri, muino zein belazeen panoramika ageri baita Urteaga Urkulegi etxaldetik. Baratza ikusi, musika entzun, natura usaindu, esperientzia ukitu eta bertako jakiak dastatzeko eguna izango da. Gertutasuna zutabe duen egitarauan, 10:30ean bisita gidatu bat egingo da etxaldea eta bertako ekoizpena zuzenean ezagutzeko. Ondoren, Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pello Ramirezen kontzertuarekin gozatu ahalko da; areto eta plazetako ohiko eszenatokietatik aparte, oraingoan landa eremuan jardungo dute musikariek, formatu xume eta intimoan. Eguna borobiltzeko, bertako produktu ekologikoekin osatutako lagunarteko bazkaria egongo da.

Nola parte hartu?

Baserriko Uztan parte hartzeko 30 € ordaindu beharko dira, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne. 6-12 urte bitarteko haurrek 15 €. Eta 6tik beherakoek doan. Aurretik izena eman beharko da, tokia mugatua baita.

Ekainaren 16ra arte eman ahalko da izena.

Egitaraua:

  • 10:30 Ongi etorria. 
  • 11:00 Etxaldearen bisita.
  • 12:00 Hamaiketakoa.
  • 12:30 Kantu bat gara kontzertua.
  • 14:00 Bazkari agroekologikoa.

Udako Baserriko Uzta

Ekainak 22
  • *Izen-emate bakoitzean 2 heldu erregistratu daitezke gehienez, baina nahi adina izen-emate egin daitezke. Haur kopurua jartzearekin nahikoa da, ez da beraien daturik jasoko eta.
  • Haurrik ez badator 0 jarri
  • Haurrik ez badator 0 jarri
  • Partaide 1

  • Partaide 2

  • Barazkizalerik ez badago 0 jarri
  • This field is for validation purposes and should be left unchanged.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Euskal Herriko bio-baserritar agroekologiko eta herritarren kolektiboa gara. Muga administratiboen gaindik, Euskal Herriko bio laborariak biltzen ditugu, baita herritarrak ere, elkarteko kide izanik, parte hartzen dute. Zer bultzatzen dugu? Agroekologian oinarritutako nekazaritza eredu bio-ekologikoa. Lau hitzetan definituta: Laborantza BIO-EKOLOGIKOA, BERTAKOA, ETXALDEKOA eta HERRIKOIA.