Ehunka lagun ibili gara gaur eguerdian Ermuko plazatik Zaldibar auzoko Eitzagara, Verter Recycling zabortegia bertan behera erori zeneko bigarren urteurrernean.
Martxak, batetik, Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak oroitzea eta, bestetik, erantzukizunak eskatzea zuen helburu.
Eitzagan jakin dugu, besteak beste, Zaldibarko Udalak baimena ukatu diola Zaldibar Argitu plataformari leku publiko batean gertaeraren oroigarri bat ipintzeko.
Gaurko martxa Zaldibar Argitu Plataformak eta Aldaketaldia ekimena sustatzen duten taldeek deitu dute.
Hona hemen irudi batzuk…
La entrada Zaldibarren, bi urte geroago aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.