2024-10-16 18:25

Intxaurrondon, DBUS ondoko orubean, urteak daramatzate Sorleku parke-proiektua lantzen, baina orain Donostiako gobernuak esan du parkearen ordez hainbat solairutako disuasio-aparkaleku bat eraikitzeko asmoa duela.

Albisteak auzotarren artean sortu duen ondoeza nabaria da. Horren lekuko da berehala abiatu duten sinadura-bilketa, Udalak agindutakoa bete eta parkea eraiki dezan. Sinatu nahi baduzu, hona hemen aukera (euskarazko bertsioa gaztelaniazkoaren azpian dago):

Petición · NO AL APARCAMIENTO DISUASORIO. QUEREMOS EL PARQUE SORLEKU – San Sebastián, España · Change.org

Orubea ez da oso handia, baina parke-proiektua berezia da, Alubi elkarteak 2017an proposatu zuelako eta gero herritarren parte-hartze prozesu luze baten bidez biribildu delako. Esan beharra dago Udalak berak, orain arte behintzat, abalatu duela prozesu hori, eta bere xehetasunak oraindik Udalaren webgunean bertan ikus daitezkeela. Merezi du begiratu bat egitea:

Sorleku Parkea – Ekialdeko barrutia – Donostia.eus

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/