2024-09-12 15:40
Natura Leheneratzeko Legearen onarpena dela eta, Baso Biziak, Egurra eta Kandela baserritar ekintza, Denon Berdeguneak, Ekologistak Martxan eta Eguzki harremanetan egon gara, eta harreman horien ondorio da honako esteka honetan aurkituko duzuen dokumentua, non Jaurlaritzari zuzendutako hainbat eskaera biltzen diren:
Dokumentuarekiko atxikimendua emateko epe bat ireki da, printzipioz, irailaren 23ra arte.
Ekimena Basoa Biziak plataformatik koordinatzen ari dira eta dudak argitu edo informazio gehiago nahi baduzue, eraginkorrena honako helbide honetara jotzea da: basobiziakplataforma@gmail.com
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/