2025-02-18 10:53

Eguzki Talde Ekologistak hitzaldi bat antolatu du otsailaren 19an, asteazkena, 19:30tan Basteron. Hitzaldia Arturo Elosegik emango du “Leitzaranen aukerak eta arriskuak” goiburupean. Arturo Elosegi Biologian Doktorea, ibai-ekologia aditua eta Ekologian Katedraduna EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean.

2024an basoaz, honen funtzioez eta berau kudeatzeko aukeraz entzuteko bidea izan bagenuen, aurten  ikuspegia zabalago bat hartuz, Leitzaran baila osotasunean hartu dugu eta bertan dugun aberastasuna biologia naiz ekologiari dagokioenan, azkenena gizakion bizitzarako beharrezkoak diren baliabideak, hitzen egingo digu hala nola hauek mantendu edo hobetzeko ugaritzen ari diren arriskuaz: lur naiz aniztasun biologikoaren galera, energia azpiegiturak (zentral hidroelektrikoa naiz eolikoak),aisia-turismoa, monolaborantzak, baliabideen ustiaketa neurrigabea… Eta nola ez baso orekatu eta natural batek guzti onetan jokatzen duen paperaz ere.

Jarduera hauek eta beste batzuk mendiak eta, batez ere, Andoaingomendiak mendi publikoa nola kudeatzen ditugun zehazteko balio izatea nahi genuke.

Hitzaldi hau erabat lotuta dago otsaiataren  22an egin behar dugun beste ekintza batekin, zuhaitz landaketa. Zuhaitz landaketa herrikoia antolatu dugu data horretarako, irteera puntua Otitako aparkalekuan izango delarik. Honi buruz ere azalpenak emango ditugu hitzaldian.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2025eko otsailean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/