Datorren asteko ostiralean, ekainak 3, 43 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran gertatu zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren baitan.
Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dute Gladys Enean. Datorren igandean izango da, ekainaren 5ean. Hona hemen kartela:
Hitzordua 12etan PARKEKO ATE NAGUSIAN izango bada ere, ordu erdi bat lehenago, 11:30ean, Gladysen lagun talde batek beste hitzordu bat jarri du Bulebarrean omenaldira bizikletaz joan nahi dutenentzako. Ez da berez bizikleta-martxa bat izango, baina animatzen dena ongi etorria izango da.
Badira Gladysen urteurrenaren bueltan aipatu nahi ditugun beste bi ekitaldi.
Bata da urtero Tuterako lagunek antolatzen duten omenaldia:
Bestea, berriz, Donostiako Informatika Fakultatean antolatu duten liburuaren aurkezpena:
La entrada Ekainaren 5ean, Gladysi omenaldi berri bat Donostian, hil zuten 43. urteurrenean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.