CPAEN/NNPEKk EKOmiradas antolatu du, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusten duten argazkien bidez herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko pentsatutako lehiaketa. Argazki lehiaketa gaur, apirilak 22, jarriko da martxan, Ama Lurraren Nazioarteko Egunean, eta maiatzaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.