Gaur Ipar Hegoak Fundazioak argitaratu berri duen txosten interesgarri hau dakarkizuegu.
COVID-19aren osasun krisiak modu berezian kolpatu ditu langile sektorerik prekarioenak, nagusiki emakumeek osatutakoak; eta, horien artean, etxeko langileena dago.
Txosten honetan, etxeko langileen lan eta bizi baldintzak aztertzen dira. Den-denok izan beharko ginateke, errealitate honen jakitun, arazo kolektibo gisa ulertzeko, etxeko langileak funtsezko subjektutzat aitortzeko eta balio politikoa emateko.
Ipar Hegoak Fundazioak berak dioenez "Etxeko langileak subjektu politiko eta borroka-subjektu gisa ulertzeko gai ez garen bitartean, kapitala, patriarkatua, erreproduzitzen jarraituko dugu, gure zuritasunaren preso izango gara. Langile horiek existitzen dira, Euskal Herrian daude, gure familien eta ingurukoen bizitzak eusten dituzte. Gure borrokaren parte ez badira, huts egin dugu, ezkertiar, independentista eta feminista moduan."