Donostiako Udal Gobernuak hasierako onarpena eman dio ostatu erabilerei buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari eta hurrengo Udal Batzarrera eramango du behin-betiko onarpenaren erabakia. Aldaketa honekin ostatu eta establezimendu turistikoen (hotelak, pentsioak, apartamentu turistikoak, aterpetxeak, erabilera turistikoko etxebizitzak, erabilera turistikoko etxebizitzetako gelak, etab.) ezarpenari buruz urtebetez indarrean egon den moratoria beste bi urtez luzatuko du. … Jarraitu Udalak Donostian hotel eta ostatu turistiko gehiago irekitzeko atea zabalik mantentzea erabaki du irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.