Turistifikazioarekin gazteok arriskuan gaude TAILERRA Uztailak 18, osteguna. 18:00 – Teila Fabrika (Egia) Lanarekin, etxebizitzarekin, asialdiarekin eta bestelakoekin gertatzen ari denaz gure iritziak eta bizipenak trukatuko ditugu. Donostiaren turistifikazioak gazteon bizitzan duen eraginaz eta egin daitekeenaz hitz egiteko tailerra antolatu dugu. Animatu eta izena eman! 📝 labur.eus/turisgaztetailerra
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.