Uda iritsi da, turistifikazioaren adierazpen nagusia, eta, berriz ere, hiria turismo-helmuga gisa gehiegi ustiatzeak dakartzan arazoak bereziki ikusgarriak dira, zarata edo kaleen masifikazioa kasu. Dena den, kezkagarriagoak zaizkigu turismoan oinarritutako hiri-ereduaren egiturazko eraginak; adibidez, higiezinen espekulazioa, lan prekarioa, ingurumen-suntsipena edo lotura komunitarioen ahultzea. Azken batean, hiria merkatuko indarrei saltzearen ondorioak. Egungo ereduarekin Donostiako bizilagunen bizitzak … Jarraitu Turismoaren mugak Donostian: arriskuan gaude irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.