Azken asteetan sare sozialetako influencerren estiloan hainbat bideo sortu eta zabaldu ditugu: ostatuetako lan-baldintza irregular eta prekarioak erromantizatzen zituen bideo bat, Donostiako fetitxe bihurtu den gazta-tartaren errezeta azaltzen zuen bat eta hiriko toki ederrak zerrendatzen zituena berregin ditugu, turistifikazioaren kalteak agerian jarri eta salatzeko. Sare sozialek masa komunikaziorako tresna bezala garrantzi izugarria hartu dute azken … Jarraitu Influencerrak, turismoaren sustapena eta ikuspegi kritikoa irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.