2024-09-27 13:33
Uda amaitu da eta datu turistikoen balantzea egiteko unean gaude. Donostian, EUSTATek argitaratutako datuen arabera, 2024ko uztailean eta abuztuan bisitarien sarrerek, gaualdiek eta eguneko batez besteko prezioek gora egin dute. Beste uda bat errekorra hausten, industria turistikoak ospatzen duen hazkunde etengabean. Donostiarrok, ordea, ezer gutxi daukagu ospatzeko. Izan ere, gutxi batzuentzat industria hau urrezko arrautzen … Jarraitu Donostiarrei deia Turistifikazioaren Aurkako Urrian parte hartzera irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.