2024-09-27 13:23
1980tik, urtero, irailaren 27an, Turismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Iraganean jardunaldi horrek turismoaren onura ekonomikoak, sozialak edo kulturalak aldarrikatzeko balio izan bazuen ere, mende erdi geroago kontrolik gabeko sektore baten gehiegikeriak salatzeko aukera gisa baino ezin dugu hartu, sektore horren hazkundea kaltegarria eta suntsitzailea bihurtu baita. Industria horrek, aurrera egiten jarraitzeko, balio natural handiko espazioak … Jarraitu “Bizitzeko Hiriak eta Herriak” sortu da, turismoaren gizarte- eta ingurumen-kalteen aurkako mugimendua, berrogeita hamar bat herri-plataforma biltzen dituena. irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu. Gure helburu nagusiak hiru dira: 1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian. 2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea. 3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.