Turismo arloko irakasle eta ikerlaria eta Bizilagunekin plataformako kidea Elur bola baten pare handitzen ari da turismoaren fenomenoa; haren ondorioak ere bai. Desazkundearen gaian bat ez etorri arren, Alzuak eta Basurtok antzeko beharrak ikusten dituzte: auzia lurralde eredutik abiatuz aztertzea eta partaidetza bideak sortzea. Jon O. Urain 2024ko abuztuaren 31 Aisia da, atsedena, kultura. Baina … Jarraitu [BERRIA 2024/09/01] Aurkene Alzua eta Asier Basurto: Argazki bat turismoari, filtrorik gabe irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.