Epaitegiek pisu turistikoen ordenantza bertan behera utzi ostean, Donostiako Udalaren errejistroan jasota dauden erabilera turistikoko 1272 pisuetatik %43,9 lehen solairutik gora kokatzen dira. Sinatzen dugun eragile sozialek errealitate hori salatzen dugu, eta Udal Gobernuari eskatzen diogu ez dezala aldatu Donostiako Udalaren Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) etxebizitza horiek legeztatzeko, orain indarrean dagoen HAPOren irizpideari eutsiz; … Jarraitu 559 pisu turistiko, gutxienez, legez kanpo geratu beharko lirateke Donostiako Udalaren Plan Orokorraren arabera irakurtzen
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Donostiarrak gara, hiri honetako bizilagunak. Hirian indarrean dagoen turismo ereduak kezkatzen gaituzten pertsonak elkartzen dituen plataforma osatu dugu. BiziLagunEkin plataforma ikuspegi, ideologia eta jarduera desberdinetan aritzen den jendearentzat bilgunea da; desberdintasunak desberdintasun, gaur egungo turismo ereduak herritarren bizimoduan sortzen dituen ondorioekiko kezka partekatzen dugu.
Gure helburu nagusiak hiru dira:
1 – Turismo ereduaren inguruan eztabaida zintzoa, gardena eta irekia eragitea Donostian.
2 – Donostiarron bizi-baldintzak hirian garatzen diren estrategia eta jarduera ekonomiko orotan lehentasuna eman beharreko elementu bezala aldarrikatzea.
3 – Bestelako hiri eredu baten inguruan indarrak metatzea.