2018-09-25 18:02

Geneviève Azam, Damien Carême, Cyril Dion, Susan George, Cédric Herrou, Christiane Hessel, Jean Jouzel, Audrey Pulvar eta beste 17 pertsona ezagunek deialdi kolektibo bat argitaratu dute, Libération egunkarian. Deialdi horren izenburua "Iratzartzeko garaia" da; hona haren bukaera: " Asteburu berean, GIEC erakundearen txostenari oihartzun eginez, ohiz kanpoko elkarretaratze herrikoia izanen da, Baionan: Alternatiba 2018; urrun eta ozen entzunen da, deiadar hori mobilizazio orokor, eraldaketa ekologiko eta sozial bilaka dadin, gure planetak bizitzeko egoki izaten segi dezan. Eraldaketa hori lurralde bakoitzean pizten ahal da, orain berean, gure buruzagi nazionalek eta nazioartekoek Historiaren zentzua eta erantzukizuna zer diren uler dezaten itxaron gabe. Elkar gaitezen denak Alternatiban, urriaren 6an, larunbatarekin, eta 7an, igandearekin, iratzartzeko garaia elkarrekin ospatzeko, klimaren, bioaniztasunaren, nazioarteko elkartasunaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio orokorra elkarrekin abiarazteko."

Iratzartzeko garaia

Tenperatura marka guzien gainditzea ezagutu duen, kontinente guzietan berote handi luzeen biderkatzea agerian eman duen, sute erraldoiak bizi izan dituen, etorkinen heriotza tasa gero eta handiagoekin Mediterraneoan, larrialdi humanitario handienetarik batekin egokitzen den uda honek errealitea gure aitzinean jartzen digu. Ez bagara saldoan eta berehala mugitzen gure hurrengo urteen filmaren iragarki-bandari so egiten diogu. Orain, igurikatzen gaituenaren aitzin-jasta bat bizitzen dugunean, iratzartze bat ukanen ote dugu? Ezinbesteko pizte hori ukanen ote dugu, planetan bizitzeko baldintzak babesteko, gaur egun sortuak diren haurrentzat, goiz guziz haurtzaindegira, eskolara eta kolegiora eramaten ditugunentzat, planetaren andeatzea hain zalua den momento honetan?

Agorrilaren 28an, astearte goizez, Estatu sailburuak, Trantsizio ekologikoa eta solidarioaren ministroak gobernutik bere dimisioa eman du. Bere joaitea argudiatzeko, aitzinatu du hamar urte baizik ez zaizkigula gelditzen sekulan planeta labe itogarri bat bezala bilakatzea saihestu nahi badugu, eta, «urrats ttipien politikak» ez zuela iragarria den hondamendia geldituko azpimarratu du. Eskala eta eredu aldatzea gomendatu ditu ez badugu nahi modu tragikoan huts egin.

Begiak ez hetsi

Guri zaigu zuzendua mezua: herritar, ekintzaile, tokiko hautetsiak, eragile edo erabaki hartzaile ekonomikoak eta politikoak. Gutarik anitzek jadanik sentsu onean joaten diren ekintzak egiten dituzte. Hondakinak bereizten, zenbat txirrindula-bide garatzen edo eskoletako jantegietan bio janaria sararrazten edo eguneroko menuetan. Bainan begiak hesteari uko egiten badiogu, errealitatearen egoera onartzen badugu, bere larrialdia eta bere larritasuna, laster ohartzen gara ez dela nahikoa. COP21a geroztik, beheititu ordez, nahasmendu klimatikoen eragile nagusienak diren berotegi efektuko gasen isurketak emendatu dira, munduan bai eta ere Frantzian! Sistema oso bat behar dugu sakonki antzaldatu, eta ez jokamolde batzu bakarrik.

Zer hautu eginen dugu?

Gaur egun hautu argi eta ezin saihestu baten aitzinean gara. Datozen hamar urteetan, gaurtik hasiz, eginen dugunak, edo ez dugunak eginen, erabakiko dugunak, edo ez dugunak, norbanako mailan eta maila kolektiboan, ahalbidetuko du mundu bat +1,5°C-tan edo +3°C ?, +4°C-etan?,… gure haur gazteak sinpleki heldu bilakatuko direlarik.

+ 1,5°C-tan, nahi eta ez, beharko ditugu jadanik aldaketa klimatikoaren azken urteetako ondorioak baino larriagoak jasan. Baina egoera, egokitze serios bat lagun potentzialki kontrol pean egoiten ahalko da.

+3°C-tik goiti, gizon-emazteen Historiaren eskalan ezezaguna den mundu batek itxoiten gaitu, eta arrisku handiak ditugu ondorioak ikarragarriak dituzten haustura edo uzkailtze muga batzuren gainditzeko. Beroketaren kostua, planeta mailan, jendeentzat tragikoa eta finantza mailan ezin konparatua izanen da gaurdanik munduko lurralde eta eskualde ezberdinetan trantsizio ekologiko eta sozial baten plantan emaitearen kostuarekiko. Ondorioz, atzera biderik gabeko egoera bat sortua ukanen dugu gure lurralde zonbaitzutan, eta hori txartuz joanen da ondotik datozen belaunaldientzat, jakinez ondorioek bizi baldintzak ezinezkoak bilakaraziko dituztela jendartearen zati handi batentzat munduko hainbat eskualdeetan.

Historiaren aitzinean, arduradunak

Irailaren 7an, 150 000 pertsonek manifestatu dute Frantses Estatu osoan eta beste askok munduan zehar “Ezinezkoa saiatu, ezin pentsatuzkoa saihesteko” deiaren luzatzeko. Lehen iratzartze hau luzatua izan behar da, esperantza ahalbidetzen du eta ekintzara gomitatzen gaitu.

Urriaren 6etik 8ra, IPCC/GIECa (Klima aldaketari buruzko gobernu-arteko aditu taldea) osoko bilkuran bilduko da Hego Korean, bertan onartzeko eta publiko egiteko COP21ak galdatu zion “1,5°C Txostena” . Txosten horrek zehaztuko ditu +1,5°C-ko maila gaindituz geroz aldaketa klimatikoak gure bizietan lituzken ondorioak baina argituko du ere, argumento zehatzekin, ea posible denez edo mentura gutti baden maila horren pean egoiteko, eta horren lortzeko zer ondorio litaizken, oraindanik martxan ezarri behar diren aldaketen erritmo eta garrantzian.

Jokoan denari buruz, aldaketa klimatikoa oraino mugatzen ahal dugun eta hartu norabidea aldatzen ahal dugun datozen urte hauetan laster batean altxatu behar diren desafioei buruz, segurki azken momento handietarik bat izanen da mundu mailako iritzi publikoaren abisatzeko eta mobilizatzeko.

Asteburu berean, IPCC/GIEC erakundearen txostenari oihartzun eginez, ohiz kanpoko elkarretaratze herrikoia izanen da, Baionan: Alternatiba 2018; urrun eta ozen entzunen da, deiadar hori mobilizazio orokor, eraldaketa ekologiko eta sozial bilaka dadin, gure planetak bizitzeko egoki izaten segi dezan. Eraldaketa hori lurralde bakoitzean pizten ahal da, orain berean, gure buruzagi nazionalek eta nazioartekoek Historiaren zentzua eta erantzukizuna zer diren uler dezaten itxaron gabe.

Elkar gaitezen denak Alternatiban, urriaren 6an, larunbatarekin, eta 7an, igandearekin, iratzartzeko garaia elkarrekin ospatzeko, klimaren, bioaniztasunaren, nazioarteko elkartasunaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio orokorra elkarrekin abiarazteko.

Izenpetzaileak:

Geneviève Azam, ekonomista
Pauline Boyer, Alternatiba
Michel Berhocoirigoin, Confédération Paysanne-eko Idazkari Orokor ohia eta EHLGko lehendakari ohia.
Damien Carême, Grande-Synthe-eko auzapeza
Jean-François Caron, Loos-en-Gohelle-eko auzapeza
Christophe Cassou, klimatologoa, Ikerketa Zuzendaria
Florent Compain, Amis de la Terre-France-en Lehendakaria
Cyril Dion, idazlea, Demain filmaren erralizatzailea,
Michel Dubromel, France Nature Environnement (FNE)-en Lehendakaria
Txetx Etcheverry, Bizi !, Alternatiba Baiona
Susan George, Attac-en Ohorezko Lehendakaria
Bernadette Groison, Fédération Syndicale Unitaire (FSU) Sindikatuaren Idazkari Orokorra
Nicolas Haeringer, 350.org kanpainen koordinatzailea
Cédric Herrou, Vallée de la Roya araneko laboraria
Christiane Hessel, Alternatiba-ren gozama
Jean Jouzel, klimatologoa
Jean-François Julliard, Greenpeace-en Zuzendari Orokorra
Pierre Larrouturou, Pacte Finance-Climat-ren bozeramailea, ingeniari agronomoa
Corinne Morel Darleux, militante ekosozialista
Jon Palais, Action Non-Violente COP21 – Bortizkeriarik Gabeko Ekintza
Philippe Quirion, Réseau Action Climat-ren Lehendakaria
Thierry Salomon, energia arlokoa, NégaWatt elkartearen Lehendakari-Ordea
Germain Sarhy, Village Emmaüs Lescar Pau Herrixka
Marie Toussaint, Notre affaire à tous-en lehendakaria

 

Bizi! 2009an sortu zen mugimendu altermundialista da, Ipar euskal Herrian ari dena nagusiki, larrialdi klimatiko eta ekologiaren arloan, justizia sozialaren alde eta ildotik. Gaur egun 800 bat kide ditu. Xehetasun gehiago hemen: https://bizimugi.eu/eu