2024-09-11 11:27

Planetak hilabeteko hamahiru tenperatura errekor segidan gainditu dituen eta eskuin muturrak azken hauteskundeetan Euskal Herrian eta frantses Estatuan molde ikaragarrian amaitzak  handitu dituen garai hauetan, ekintzara pasatzeko premia orokorra da.

Klima Egonaldi honekin, klima-aldaketaren, desberdintasunen gorakadaren, eskuin muturraren gorakadaren, sistema suntsitzaile baten menpekotasunaren kontra… Euskal Herrian ekin nahi duten pertsona guziak formatu eta saretu nahi ditugu.

Antolatzen ikasi, klimaren alde borrokatu, demokrazia defendatu, alternatibak indartu, iharduki, gure estrategiak egokitu, loturak eraiki: Klima Egonaldia hor izanen da Ipar Euskal Herrian mobilizazio segida berri bat elkarrekin prestatzeko.

Hitzordua finkatua beraz, irailaren 12tik 15era, ostegunetik, igandera, Mugerre-Elizaberriko Ibar trinketean. 

Formakuntza eta ostatua, urririk, oraindanik segurtatu zure tokia! 

Programan

20 formakuntza-ikastaro eta mahai-inguruko egitaraua, esperientziadun militante eta adituen eskutik. 

Lurraren artifizializazioa, burujabetza errealak, publizitatea, eskuin muturraren kontrako estrategiak, etxebizitza, ekitaldiak antolatzea, praktika militante onak, Herriko Etxeen mailako ekintzak, desobedientzia zibila, alternatiben indartzea: gai frango jada aitzin ikusiak.

Lagunarteko jarduerak ere eskainiak izanen dira: jokoak, kirolak, iniziazio ludikoak, euskal kulturaren deskubritzea…

Bizi! 2009an sortu zen mugimendu altermundialista da, Ipar euskal Herrian ari dena nagusiki, larrialdi klimatiko eta ekologiaren arloan, justizia sozialaren alde eta ildotik. Gaur egun 800 bat kide ditu. Xehetasun gehiago hemen: https://bizimugi.eu/eu