Eskerrik asko Biolurkide eta alboan zaudeten guztioi!Momentu hunkigarriak bizi izan genituen batzarrean, eta horietako bat Aitzol Iturbe Biolurkideak abestutako bertsoa izan zen. Bertso eder hau zabaltzeko aukera ez dugu galdu nahi, eta beraz bideotxo bat letrarekin prestatu dugu, disfrutatu eta lau haizetara zabaltzeko. Ekoizpen eredu ekologikoaren bultzadarekin hasi ginen eta bagoaz bidea egiten, ilusio eta pasioz bizi ditugun etorkizun ederreko proiektuekin!"" ...Herriari esaion asfaltoetan baratzerik ez dela loratzen, gure haurrek biharko garaietan zer jan behintzat eduki dezaten, eta inor zapal ez dezaten.""Arro hadi nekazaria tinko!
Biolur elkartea Gipuzkoan nekazaritza eta abeltzantza ekologikoa sendotzeko asmoz sortu genuen duela ia hiru hamarkada.
Geroztik, baserriaren etorkizuna bermatu eta nekazaritza eredua irauli asmoz aritu gara.
Geure ingurunea zainduz, eredu ekologikoa sendotzeko ilusio eta indarrik ez zaigu falta, eta elkarlanean eta bide lagunekin batera egingo dugu aurrera.